viernes, 10 de marzo de 2017

"Euskal artzainak", Séverine Dabadie, Christiane Etchezaharreta

 
Laburpena. "Jacques Blot-en Artzainak erreferentzia-liburua argitaratu eta 30 urte baino gehiago iragan direlarik, Séverine Dabadie (argazkilari eta idazlea) eta Christiane Etchezaharreta (idazlea) saiatu dira euskal artzaintzaren egoera deskribatzen. Zenbait hilabetez, euskal mendietan barna ibili dira, mundu, adin eta jatorri guzietako artzainak ezagutzera. Denek eman diete denbora, beren zaletasuna eta mendiaren maitasuna partekatzeko eta beren lekukotasunaren emateko. Artzaintza ez da bat, artzaintza anitz dira. Mundu hori ezin aberatsagoa da. Noiz iraganera, noiz gerora begiratzera behartzen gaitu. Artzaintzak ez du gehiago zerikusirik postaletan ikusarazi nahi diguten irudi perfektuarekin. Aldatzen ari den eta modernotasunaren eta tradizioaren artean dantzan dabilen mundua da. Garaiak aldatu dira, eta haiekin artzaintza. Baina bada berri on bat! Lana batzuetan zaila izanik ere, artzainek egokitzen jakin dute. Milurteko tradizioa baliatu dute XXI. mendean sartzeko, jakintza horren eta bizimolde horien iraunarazteko gogo finkoarekin, kontsumitzaileei produktu onenak eskaintzeko nahikeriarekin, eta batez ere, mendia biziarazteko borondatearekin." (Elkar)

No hay comentarios:

Publicar un comentario