miércoles, 8 de marzo de 2017

"Guztiok izan beharko genuke feminista"

Chimamanda Ngozi Adichie-ren liburuxkaren zatia. "Nigeriako jatetxe batean gizon batekin sartzen naizen aldiro, zerbitzariak gizonari egiten dio ongietorria, niri ez ikusiarena egitearekin batera. Gizonak emakumeak baino garrantzitsuagoak direla irakatsi dien jendarte baten ondorio dira zerbitzariok; jakin badakit ez dutela asmo txarrez egiten, baina gauza bat da zerbait jakitea adimenari esker eta beste bat maila emozionalean hori sentitzea. Aintzat hartzen ez nauten bakoitzean, ikusezin sentitzen naiz. Haserretu egiten naiz. Gogoa izaten dut gizona bezain gizakia naizela esateko, eta agurra berdin-berdin merezi dudala. Txikikeriak dira, baina batzuetan gauza txikienak izaten dira mingarrienak." (Hik Hasi)


No hay comentarios:

Publicar un comentario