Laburpena. "Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina
ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakume
sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak,
gerrillari partisanoak... Ehunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien
oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko
galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin
dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren
heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta
oinazea... baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen
laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia...
Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon
baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz." (Elkar)
No hay comentarios:
Publicar un comentario