Laburpena. "2016an Nafarroa Garaiko zein Behereko 40 idazle baino gehiagori liburu honetan parte
hartzeko gonbita luzatu zitzaien (malgu, baina oinarrizko, eta ohiko,
baldintzetan: lan originalak izatea, gai librea, baina zuzen edo zeharka
Nafarroarekiko loturan, luzapena, epeak…). Erantzuna ia erabatekoa izan
zen, oso baikorra (nahiz holakoetan, arrazoi desberdinak tarteko, diren
guztiak biltzea zaila izan ohi den). Hauxe da emaitza, literaturgintzan egun diharduten 39 nafar idazleen lagin zabal eta
joria. Batzuk ezagunak, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez
hainbeste. Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute,
ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, maila…
aldetik. Eta nabarmentzeko modukoa da literatur-bidea oparo jorratu eta
jorratzen ari direnen ondoan, etorkizun joria iragartzen duen idazle
saila bildu izana eta ezagutaraztea, are, agian, lagungarri gertatzea
haien idatz-jardunean." (Pamiela)
No hay comentarios:
Publicar un comentario