Laburpena. "Sei urteko Anak Frantziako Mesozera bizitzera joatea argitik itzalerako
bidaia bezala bizi du. Ilunpe horretan badu izpi ederrik, halere:
aitaren hitz-joko zoragarriak, Danièle lagun-mina, eta, batez ere, barne
mundu ezin aberatsagoa. Ana ez baita edozein neskatxa. Amets-bidaiak
egiten ditu, eta bertan sekretu harrigarriak azaleratzen, emeki-emeki.
Eleberri honek autobiografia, historia eta fantasia elkartzen ditu,
idazkera fin eta aisitean. Frankismoaren garaiko haur ebatsien gaia ere
poesiaz janztea lortzen du Maddi Zubeldiak. Irria negarrarekin nahastea
lortzen duen bezala. Lehen eleberri ederra, irakurri ondoren buruko xoko
batean gelditzen zaigun horietakoa." (Elkar)
No hay comentarios:
Publicar un comentario