Zatia. "Lehen, herri guztietan, errentarien txabola erdi erorien artean,
nagusiaren etxearen hormak nabarmentzen ziren kurriloa bezain zuri.
Pobreen eta aberatsen arteko desberdintasuna izugarria izaten zen. Baina
hori aspaldiko kontua zen. Orain, Hokkaidoko nekazari herrietan,
nagusiak ez ziren bertan bizi. Ez zeuden herrietan. Izan ere, nekazari
herrietan, ez zegoen kultur ekitaldirik; simaurren eta abereen kaken
usaiez beteta zeuden. Nekazari zahar, konkortuak besterik ez zeuden;
nork bizi nahi zuen toki horietan? Jakina, nagusiak ez zuten kulturarik
gabeko herri pobreetan bizi nahi, lehengo nagusiek ez bezala. Eta,
beraien ordez soroez eta errentariez arduratzeko administratzaile bat
jarri ohi zuten. Sistema horrekin, nagusiak Tokion edo Otarun edo
Sapporon egoten ziren, hirietan beraz. Eta errentak kontatzeaz soilik
arduratzen ziren. S izeneko herria ere horietako bat zen." (Katakrak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario