Laburpena. "Ipuin liburua duzu hau, ipuin beltzak agertzen dituena. Gauaz ibiltzen dana liburuaren hiru kapitulu hasteko eta bortz ipuin segidan. Lehenago idatzi bazuen ere, 1967an argitaratu zuen Txomin Peillenek Gauaz ibiltzen dana nobela beltza, bertze zenbaitzurekin batean aitzindaria izanik. Nobelaren hiru kapitulu dituzu eskura liburu honetan, intrigako pasarte argigarriak. Omenaldi gisakoa da 50 urte bete dituen
nobelari. Horrekin batean bertze bortz ipuin, beltzenetan beltzenak eta
ongi girotuak, horietako bakarra aitzinetik argitaratua. Herentzia batekin desagerpen baten berri
duen anaiaren bilaketa; mafiako buruaren hilketa eta ordezkoarengatik
lehia; Milanon ondarearekin batean arrebaren joko zikina ezagutzen
duenaren ibiltzeak; lan bila dabilen gazteak familietan gertatzen diren
zikinkeriak deskubritzen; hildakoekin lanean eta bizidunekin jostetan
aritzen den lege-medikua…" (Pamiela)
No hay comentarios:
Publicar un comentario