Laburpena. "Izenburuak bidaia Nafarroara
aipatu arren, zerbait gehiago da obra zabal hau, Euskal Herriko
historia, etnografia eta gogoetak aztien leinu asmatu batetaz biltzen
dituena. Euskal abertzaletasunaren oinarrietan sartua izan da, orduko
jendarte baztertu, gutietsi bati duintasuna eta iraupena eskaini nahi
baitzion. 1835eko martxo-apiriletan jazarketa karlistaren artean iragan
bi astezko bidaia motza libertatearen aldeko eresi erraldoi baten
aitzakia gertatu zen. Jakes Sarraillet basabürütarrak lehendabizi zuberotarrera itzuli
zuen liburu hau, orain Xabier Zabaltza nafarrarekin euskara batuan
jarria da. Gure nortasuna barrutik hunkitzen duen liburu hau literatur
obra nagusi bat dela erakusten du argitalpen honek." (Maiatz)
No hay comentarios:
Publicar un comentario