Laburpena. "Zaharra da bidaia-bizitzaren metafora. Ez da, ordea, iraungi, ezta
iraungiko ere. Jack Kerouac-ek ere bere ekarria egin zion kontaera
horri, gu denok sortalde-sartalde eta ipar-hego eramanez Sal Paradise
eta Dean Moriarty gogoangarrien ibileren bidez. Autobiografiatik asko
duen eleberri honetan, pertsonaiak plazer eta salbamen bila abiatuko
dira errepidean barrena, sexua, drogak eta jazza lagun. Hirurogeiko hamarkadako kontrakulturaren abiaburuko testutzat jo izan
da liburu hau. Orduan bila hasitako jendea (asko galduak) oraindik bila
ari da, errepidean." (Pasazaite)
No hay comentarios:
Publicar un comentario