Laburpena. "Harridura izan zen lehenengo, munduak eskaintzen duen ikuskizunaren
aurrean. Gogoeta hurrena, bizitza ulertu ote litekeen, edo ez. Eta
poesia etorri zen azkenik, mikroskopio bat bezala, gauzen alderdi
txikienak jasoz agian osotasun bat erdietsiko duen itxaropenarekin.
Jakintsuak esan zuen bezala, gauza gutxi behar dira bizitzeko: osasuna,
ardo kopa bat ilunabarrean, lagun bat ondoan. Eta poesia, gaineratuko
genuke. Bizitza ulertzen bakarrik ez, gozatzen ere laguntzen duelako.
Hartu liburua, gorde patrikan, eta abiatu zaitez bidean." (Erein)
No hay comentarios:
Publicar un comentario