Laburpena. "1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian,
eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu
zituzten, Ari Magnússon magistratuaren aginduz. Euskal baleazaleen
sarraski hori da Ariasman nobela historiko honen oinarria. Bi urte lehenago, beste euskaldun batzuei bale-arrantzarako lizentzia saldu zien Ariasmanek, alegia, Ari Magnússon berberak. Nobelak
gertakizun beraren bi ikuspegi uztartzen ditu, euskaldunena eta
islandiarrena. 1615eko espedizioan, Martin de Villafranca kapitain
donostiarra zihoan, gizon gaztea eta baleazale trebea, baina tripulazio
osoaz arduratzea lan handiegia gertatu zitzaion, eta Ternuako
indigenekin eskarmentu pixka bat izan arren, ez zitzaion hain ongi joan
bikingoen ondorengoekin. Istorio honek garaiko ohitura eta
sinesmenetan murgildu eta, bizimoduaren gordina erakutsiko digu. Ongi
hasi arren, gaizki bukatu zen espedizio baten kontakizuna da Ariasman,
Finlandian eta Islandian arrakasta handia izan ondoren, orain euskaraz
ere arrakastarako bidea zabaltzen zaiona." (Erein)
No hay comentarios:
Publicar un comentario