Laburpena. "XX. mendeko gertaera handietan murgilduriko existentzia baten
kontakizuna da Huliganaren itzulera; biografia arte bihurtzen asmatu
duen idazle baten bidaia da, denboran eta espazioan, ametsean eta
errealitatean, iraganean eta orainean
barna. Egile/kontalari/protagonistari bere sorterrira itzultzeko aukera
eskaintzen zaionean hasten da bidaia handi hau. Oroitzapenak oldean
heltzen dira orduan: deportazioak etendako haurtzaroa, komunismoak
gaztaroan sortutako suhartasuna eta ondorengo desilusioa, Ceaucescuren
diktadurapeko bizitza, intelektualaren zailtasunak inguru itogarri
batean, eta, azkenik, erbestea. Hamar urte behar izan zituen Maneak
itzultzearen aukeran pentsatzen hasteko. Itzuli? Zertarako? Merezi du?
Pertsona subertsiboa, sediziogilea, errebeldea da huligana errumanieraz
(huliganul). Eta ez dago argi, huligana izan ondoren, posible ote den
aberrira itzultzea." (Erein & Igela)
No hay comentarios:
Publicar un comentario