Laburpena. "Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko
bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren,
giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak,
obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu egingo da
Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko
erraldoi batekin. Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen
konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri
beltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia
egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta
parranda, eta, batez ere, protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska
bizizale eta urduri bat, Baztan bukolikoaren irudia zapartatzera
datorrena." (Elkar)
No hay comentarios:
Publicar un comentario