martes, 28 de mayo de 2019

Gaztelaniazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en castellano

(2019/05/28) Elizabeth Strout idazlearen "Todo es posible" mintzagai gaurko literatur solasaldian. Uda eta gero saio gehiago izango ditugu.

(28/05/2019) "Todo es posible" de la escritora Elizabeth Strout en la tertulia literaria de hoy. Después del verano tendremos nuevas sesiones.

miércoles, 10 de abril de 2019

Euskarazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en euskara

(2019/04/10) Gaurkoan Joan Mari Irigoienen "Babilonia" eleberriaz mintzatu gara. Hau izan da aurtengo euskarazko bigarren solasaldia, eta hemen duzu abendura bitarteko programazio osoa: 2019ko euskarazko literatur solasaldiak.

(10/04/2019) Hoy hemos charlado sobre la novela "Babilonia" de Joan Mari Irigoien. Esta ha sido la segunda tertulia en euskara del año, y aquí tenemos la programación completa hasta diciembre: tertulias literarias en euskara de 2019.

martes, 26 de marzo de 2019

Gaztelaniazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en castellano

(2019/03/26) Kazuo Ishiguroren "Los restos del día" gaurko literatur solasaldian, Javier Mina idazlearen konpainian. Hurrengo saiorako liburuak jada eskuragarri ditugu liburutegiko harreran.

(26/03/2019) "Los restos del día" de Kazuo Ishiguro en la tertulia literaria de hoy, en compañía del escritor Javier Mina. Los libros para la próxima sesión estan ya disponibles en la recepción de la biblioteca.

miércoles, 27 de febrero de 2019

Euskarazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en euskara

(2019/02/27) Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao", aurtengo euskarazko lehendabiziko solasaldian. Ane Mayoz izango da 2019ko euskarazko literatur solasaldiak dinamizatuko dituena.

(27/02/2019) "Bilbao-New York-Bilbao" de Kirmen Uribe, en la primera tertulia en euskara del año. Ane Mayoz será quien dirija las tertulias literarias en euskara de 2019.

martes, 29 de enero de 2019

Gaztelaniazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en castellano

(2019/01/29) Giuseppe Tomasi di Lampedusaren "El gatopardo", urteko lehendabiziko solasaldian. Javier Mina idazleak dinamizatuko ditu 2019ko gaztelaniazko literatur solasaldiak.

(29/01/2019) "El gatopardo" de Giuseppe Tomasi di Lampedusa, en la primera tertulia del año. El escritor Javier Mina dinamizará las tertulias literarias en castellano de 2019.

viernes, 14 de diciembre de 2018

V. OrriBakaR literatur lehiaketako sari banaketa / Reparto de premios del V concurso literario OrriBakaR

(2018/12/14) Gaur arratsaldean banatu dira V. OrriBakaR literatur lehiaketako sariak: 100 euroko hamar bale, liburuak erosteko. Aurtengo irabazleek Jesus Maria Martiarena alkatearen eskutik jaso dituzte sariak.

(14/12/2018) Esta tarde se han repartido los premios del V concurso literario OrriBakaR: diez vales de 100 euros para la compra de libros. Los ganadores han recibido los premios de manos del alcalde Jesus Maria Martiarena.

miércoles, 12 de diciembre de 2018

Euskarazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en euskara

(2018/12/12) Urteko euskarazko azken literatur solasaldia izan dugu gaur, Ane Mayoz dinamizatzailea eta Urt Zubiaurre Otamendi idazlearekin batera. Azken horren "Izenik gabeko lurrak" hizpide. 2019ko solasaldiak, bai gaztelaniazkoak bai euskarazkoak, jada iragarrita daude.

(12/12/2018) Hoy hemos tenido la última tertulia literaria en euskara del año, de la mano de la dinamizadora Ane Mayoz y el escritor Urt Zubiaurre Otamendi. "Izenik gabeko lurrak" de este último como tema de conversación. Las tertulias de 2019, tanto en castellano como en euskara, ya están programadas.