miércoles, 10 de octubre de 2018

Xalto pailazoaren ipuin kontaketa / Sesión de cuentacuentos del payaso Xalto

(2018/10/10) Gaurkoan lagun zahar bat etorri zaigu herriko liburutegira, kontu kontari: Xalto pailazoa. Lau eta zazpi urte arteko haurrok "Ipuin galduak" entzun ditugu. Hurrengo astean saio berri bat izango dugu. 

(10/10/2018) Hoy hemos tenido en la biblioteca del pueblo la visita de un viejo amigo, el payaso Xalto. Los niños de entre cuatro y siete años hemos disfrutado de sus historias: "Ipuin galduak". La próxima semana tendremos una nueva sesión.

viernes, 5 de octubre de 2018

"Maitatu zure egunak", Pako Aristi

Laburpena. "Harridura izan zen lehenengo, munduak eskaintzen duen ikuskizunaren aurrean. Gogoeta hurrena, bizitza ulertu ote litekeen, edo ez. Eta poesia etorri zen azkenik, mikroskopio bat bezala, gauzen alderdi txikienak jasoz agian osotasun bat erdietsiko duen itxaropenarekin. Jakintsuak esan zuen bezala, gauza gutxi behar dira bizitzeko: osasuna, ardo kopa bat ilunabarrean, lagun bat ondoan. Eta poesia, gaineratuko genuke. Bizitza ulertzen bakarrik ez, gozatzen ere laguntzen duelako. Hartu liburua, gorde patrikan, eta abiatu zaitez bidean." (Erein)

miércoles, 3 de octubre de 2018

Maite Frankoren ipuin kontaketa / Sesión de cuentacuentos de Maite Franko

(2018/10/03) Udazkeneko lehenengo ipuin kontaketa saioa izan dugu gaur. Maite Franko kontalaria etorri da Lezoko udal liburutegira, "Jateko moduko ipuinak" kontatzera. Datozen asteetan zazpi saio gehiago izango ditugu. 

(03/10/2018) Hoy hemos tenido la primera sesión de cuentacuentos del otoño. La narradora Maite Franko ha venido a la biblioteca municipal de Lezo, con "Jateko moduko ipuinak". Las próximas semanas tendremos siete sesiones más.

lunes, 1 de octubre de 2018

"Cirobayesca boliviana", Miguel Sánchez-Ostiz

Sinopsis. "Ciro Bayo y Segurola (1859-1939), viajero inquieto por Bolivia –entre 1893 y 1898–, el país más desconocido de Hispanoamérica y en una época en la que pocos viajeros lo hacían que no fueran emigrantes o aventureros en busca de mejor fortuna. Cinco años de vagabundeos y estancias –entre Sucre-Chuquisaca, Santa Cruz y la Amazonía de la región cauchera y salvaje del río Madre de Dios y de la población de Riberalta recién fundada–, que dejaron un buen montón de páginas que en ocasiones se han hecho guía de una época, más incluso que de un país, y que retratan al viajero como maestro de escuela, editor y articulista en prensa, erudito, naturalista, poeta, taquígrafo del Congreso boliviano durante unos meses, husmeador de rincones insólitos, aventurero de mula y Winchester en el altiplano y las selvas de las entradas caucheras." (Espuela de Plata)

viernes, 28 de septiembre de 2018

"Errepidean", Jack Kerouac

Laburpena. "Zaharra da bidaia-bizitzaren metafora. Ez da, ordea, iraungi, ezta iraungiko ere. Jack Kerouac-ek ere bere ekarria egin zion kontaera horri, gu denok sortalde-sartalde eta ipar-hego eramanez Sal Paradise eta Dean Moriarty gogoangarrien ibileren bidez. Autobiografiatik asko duen eleberri honetan, pertsonaiak plazer eta salbamen bila abiatuko dira errepidean barrena, sexua, drogak eta jazza lagun. Hirurogeiko hamarkadako kontrakulturaren abiaburuko testutzat jo izan da liburu hau. Orduan bila hasitako jendea (asko galduak) oraindik bila ari da, errepidean." (Pasazaite)

miércoles, 26 de septiembre de 2018

"Muerte en el hielo", Álber Vázquez

Sinopsis. "En septiembre de 1819, el San Telmo, un navío español con 644 hombres a bordo, encalló en una isla muy al sur del cabo de Hornos en un lugar que jamás nadie había pisado antes. Meses después, un barco inglés encontró el pecio y restos de un campamento sin hombres. Tras comunicarlo a las autoridades de su país, estas decidieron enterrar dicho hallazgo para así adjudicarse, inmerecidamente, el descubrimiento del continente helado." (La Esfera de los Libros)

martes, 25 de septiembre de 2018

"Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran (1830-1835)", Agosti Xaho

Laburpena. "Izenburuak bidaia Nafarroara aipatu arren, zerbait gehiago da obra zabal hau, Euskal Herriko historia, etnografia eta gogoetak aztien leinu asmatu batetaz biltzen dituena. Euskal abertzaletasunaren oinarrietan sartua izan da, orduko jendarte baztertu, gutietsi bati duintasuna eta iraupena eskaini nahi baitzion. 1835eko martxo-apiriletan jazarketa karlistaren artean iragan bi astezko bidaia motza libertatearen aldeko eresi erraldoi baten aitzakia gertatu zen. Jakes Sarraillet basabürütarrak lehendabizi zuberotarrera itzuli zuen liburu hau, orain Xabier Zabaltza nafarrarekin euskara batuan jarria da. Gure nortasuna barrutik hunkitzen duen liburu hau literatur obra nagusi bat dela erakusten du argitalpen honek." (Maiatz)