jueves, 27 de abril de 2017

"El exilio voluntario", Claudio Ferrufino-Coqueugniot

Extracto. "Aquí estoy solo y nadie me regala nada y si he de devorar devoro, y matar mato y el mutismo de mi rostro refleja un cansancio moral. Sin embargo estoy feliz. Hay algo nuevo en este dramatismo laboral, aprendo." (Alberdania)

miércoles, 26 de abril de 2017

Euskarazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en euskara

(2017/04/26) Anjel Lertxundiren "Zu", gaurko solasaldian. Hurrengo euskarazko literatur solasaldia udazkenean izango dugu, Ane Mayoz dinamizatzailearen konpainian: 2017ko euskarazko literatur solasaldiak

(26/04/2017) "Zu" de Anjel Lertxundi, en la tertulia de hoy. Próxima tertulia literaria en euskara en el otoño, en compañía de la dinamizadora Ane Mayoz: Tertulias literarias en euskara 2017

lunes, 3 de abril de 2017

Irakurzaletasuna txikitatik piztea / Encender la afición a la lectura desde la infancia

Irakurzaletasuna txikitatik piztea da haur bati egin dakiokeen oparirik ederrenetako bat. Inoiz ez da goizegi. Bide horretan garrantzitsua izan daiteke herriko liburutegiak ezagutaraztea: eskolakoa, herrikoa… Baita guraso, irakasle zein liburuzainen babesa eta laguntza ere.

Encender la afición a la lectura desde la infancia es uno de los mejores regalos que se le puede hacer a un niño. Nunca es demasiado pronto. En ese camino puede ser importante enseñarle las bibliotecas del municipio: la escolar, la municipal… Así como el apoyo y la ayuda de padres, docentes y bibliotecarios.

martes, 28 de marzo de 2017

Gaztelaniazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en castellano

(2017/03/28) Sándor Márai-ren "El último encuentro", gaurko solasaldian. Hurrengo gaztelaniazko literatur solasaldia maiatzaren 23an: Lucia Berlin-en "Manual para mujeres de la limpieza", Javier Mina idazlearen konpainian. 

(28/03/2017) "El último encuentro" de Sándor Márai, en la tertulia de hoy. Próxima tertulia literaria en castellano el 23 de mayo: "Manual para mujeres de la limpieza" de Lucia Berlin, en compañía del escritor Javier Mina.

viernes, 24 de marzo de 2017

Ingelesezko irakurketa aurreratuak / Lecturas avanzadas en inglés

Ingelesezko liburuxka berri gehiago iritsi zaizkigu liburutegira. Oraingo hauek oso egokiak dira irakurle aurreratuentzat: institutuan dabiltzan gazteentzat edo hizkuntza horren jakintza maila nahiko altua daukaten helduentzat. CDa ere badaramate, entzumena lantzeko.

Nos han llegado más libritos nuevos en inglés a la biblioteca. Estos son muy adecuados para lectores avanzados: tanto para jovenes que andan en el instituto, como para adultos que tienen un nivel de conocimiento bastante alto de ese idioma. Incluyen CD, para hacer oido.

martes, 21 de marzo de 2017

Xanti Zabalaren “Udaberriz” liburua

Gaur betetzen dira bost urte Xanti Zabala “Lexo” bertsolaria hil zela (Lezo, 1942 – Irun, 2012). Haren bertsopaperak 2013an argitaratu ziren: Udaberriz; Auspoa Liburutegiko liburu ederra, jendaurreko emanaldiak biltzen dituen CDa bere baitan dakarrena. Jaiotetxea, garai batean benta izandako Gaintxurizketa baserria desagertu zen, baita idazlea bera ere, baina oroimenak bizirik iraungo du altxor txiki horri esker. Gizon apal, zintzo eta abertzale baten lekukotasuna.
Liburua 2013ko martxoaren 27an auzkeztu zuten, Lezoko udaletxeko batzar aretoan. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta honako hauek izan ziren partehartzaileak: Ainhoa Zabalo, garaiko alkatea; Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko garaiko kultura zuzendaria; Nikolas Aldai, liburuaren editore eta iruzkin egilea; Pello Esnal, liburuaren koordinatzailea; Nikolas Zendoia, bertsolaria; eta Abel Zabala, Xantiren semea. Aurkezpeneko audioa entzuteko klikatu hemen: UDABERRIZ LIBURUAREN AURKEZPENA

lunes, 20 de marzo de 2017

Ingelesezko irakurketa errazak / Lecturas fáciles en inglés

 
Ingelesezko liburuxka berriak iritsi zaizkigu liburutegira. Sinpleak dira, eta hizkuntza hori ikasten ari diren gazte eta ez hain gazteentzat egokiak izan daitezke, lagungarri. CD bana daramate, nahi izanez gero entzumena ere lantzeko.

Nos han llegado nuevos libritos en inglés a la biblioteca. Son simples, y pueden ser adecuados para los jóvenes y no tan jóvenes que están estudiando dicho idioma, de ayuda. Cada uno de ellos incluye también un CD, para hacer oido.